XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eztu inork iardesten eta ateruntz oldartzen da: atea bultzatu-nairik aleginka diardu.

Etxearen gainetik erensuge egadunek dakarten gurdian Medeie ageri da, saiets aldean aur ilak dituela.

MEDEIE'K - Ateok zer dala-ta dardarazten dituzu? zergatik darabilzkizu esku-agaz gogor?

Ilotzak eta zertu ditudan nerau idoro gaitzazun ote?

Utz lan ori.

Baldin nere bearrean ba'zaude, esan ezazu: ezer nai ba'duzu, ordea, enauzu eskuz egundaino ukituko.

Onelako gurdia eman baitigu Eguzkiak, aitaren aitak, alegia, etsaiaren eskuarekiko malda bezala.

IASON'EK - Gorrotagarri alen ori! Iainkoentzako, neretzako ta gizakume-leinu osoarentzako emakume biraogarrien ori!

Zure semeei ezpata sartzeko barrua izan duzun ama!

Ta nerau aurrik bage utzita, ondatu egin nauzu! Ta ori eginda gero, eguzkia ta lurra begiratu egiten dituzu egitekorik dongeena buruturik.

Egingo al du zureak!

Nerau berriz senera oraintxe etorri naiz, barbar baten etxetik eta erritik zu Elendarrenera ekarri zindudanean ezpainengoen senean.

Gaizto alen ori! Aitaren saltzaile ta inutu zinduen lurraldearen etoi!

Nere gain zerau apentzailetzat artu zaitue iainkoek, etxeko zure neba il baitzenduen Argu itxas-ontzi branka-ederrean sartu zinaneko.

Asi ere ortik asi zinan.

Neronen, gizon onen, emazte egokituta semeak ekarri zenizkidalarik, oiek ondatu egin dituzu zure oea ta ezkontza dirala-ta.

Izan ere ezta Elendar emakume bat egundaino orrelakorik egiteko bekokirik izan lezakeanik, eta oiek baino lehen etsi zindudan, emazte zerau ar zintzadan, zerau ezkontide gorrotagarri ta galgarri neretzako, leoi-eme bat eta ez emakume bat, etortez Tirreni'ko Eskile baino basatiago zeran ori! Eskile, Sikili-atakako itxas-bidutzia: aitz-arteko arpean bizi omen zan, Tirreni itsasoa ikuspegian izaki.

Alabaina zireun irainek ere ezpaizintzakete ausiki, orren larru sendoa baitaukazu.

Utikan! lotsa izatekoen egile ta semeen eraile nazkagarri ori!

Neri berriz nere zoritxarraz negar egitea dagokit: eztit eztei berrien oeak onik ekarriko, ezta sorterazi ta inutu nituen aurrei ere eztiet bizirik diralarik itzik esan al izango, galduak baititut, izan.

MEDEIE'K - Zure itz oien aurka luzaro erantzungo nuke, baldin nigandik iasan dituzun eta zuk egin dizkidazunen berri Tzeu aitak ezpaleki.

Nere oea itsusituta gero, nere lepotik parrez etzenduen bizitzarte atseginik igaro bearrik.